Idazlearekin harixa emoten: Miren Agur Meabe

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Miren Agur Meabe izango dugu Begiak zerumugan poesia liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. eta kitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962). Maistra ikasketak egin zituen Derioko Irakasle Eskolan (1983), eta Kirikiñoko ikastolan bederatzi urtez lan egin ondoren, Giltza-Edebé argitaletxeko Euskal Herriko zuzendaritza hartu zuen 1992an, editore lanetan aritzeko.

Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza, adibidez.

2006. urtetik euskaltzain urgazlea da.

2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.

Liburuaren sinopsia

Urteak bete arren, adinez zahartu gabe, haurtzaroko ahotsei, soinuei, paisaiei antzematen jarraitzen dieten irakurleei idatzi dizkie poema hauek Miren Agur Meabek. Haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digu, bidean aurkezten duen paisaia oro sentimendu bihurtuz. Jolas batean bezala, poemetako bakoitzari darion musikari jarraituz, osatuko du irakurleak poema-liburu honen pentagrama, behin eta berriz irakurria izan dadin, eta musikak harrapatuta, doinu ezti eta askeek liluratuta, eramango dute irakurlea azken poemaraino. 

Zer
Noiz 2023/02/14
19:00 - 20:00
Non Portalea. 3. Batzartokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal