Eibarko Udala
2026/04/21 19:00-20:00
irakurketa kluba

Idazlearekin harixa emoten: Katixa Agirre

Euskarazko irakurketa klubaren apirileko saioa

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Katixa Agirre izango dugu Berriz zentauro liburua aztertzeko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Katixa Agirre Miguélez 1981ean jaio zen Gasteizen eta Bilbon bizi da gaur egun. Ikus-entzunezkoetan doktorea da eta EHUko irakaslea.

Gaur arte bi ipuin-bilduma kaleratu ditu: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009), eta hiru eleberri: Atertu arte itxaron (2015), Amek ez dute (2018), Berriz Zentauro(2022) eta Barne zerbitzuak (2025). Bere liburuek hainbat sari eta itzulpen izan dituzte.

Liburua

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu ohi den Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu.

Antizipazio-eleberri bati dagokion moduan, hamaika iradokizun kitzikagarri topatuko du irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxari buruz, baina, horrez gain, protagonistaren ibilerek zer pentsatua emango digute beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak?