Eibarko Udala
2026/03/10 19:00-20:00
irakurketa kluba

Idazlearekin harixa emoten: Karmele Mitxelena Etxebeste

Portalea. Batzartoki 1-2

Karmele Mitxelena Etxebeste
By Wikimaribarre - Own work, CC BY-SA 4.0
Euskarazko irakurketa klubaren martxoko saioa

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Karmele Mitxelena Etxebeste izango dugu Zoriona, edo antzeko zerbait liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun, 1988), irakaslea, idazlea eta bertsolaria da.

Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen EHUn, eta ondoren Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako gradua eta Hezkuntza Psikomotrizitateko ikasketak ere eginak ditu. Gaur egun, ogibidez irakaslea da.

Etxetik datorkio bertsozaletasuna, aita Joanito Mitxelena Andueza bertsolaria zen eta. Bapateko bertsogintzan jardun arren bertso idatzia asko landu du eta luzea du bertso-paper lehiaketetan jasotako sari zerrenda.

2012. urtean literaturara egin zuen jauzi narratiba landuz eta genero horretan ere sari ugari jaso ditu. 2025ean Euskadi Literatura saria Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren atalean irabazi zuen Aitona Floren lanarekin eta Zilarrezko Euskadi Saria Zoriona, edo antzeko zerbait eleberriarekin.

Liburua

Mediterraneora etorri da emakume alargundu berria. Doluaren zamak atzean utzi nahi lituzke, itsaso bareago honetako ur urdinetan jostatu. Bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi etorri. Protagonista bera da kontatzailea, eta idazkera dotore bezain biziz, pausatu bezain adierazkorrez doa kontatzen gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere. Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak... mundu honetako gure igarotzeari zentzua ematen diotenak.