Idazlearekin harixa emoten: Juan Kruz Igerabide

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen ikasturteko bigarren saio honetan Juan Kruz Igerabide izango dugu Doneaneko alaba nobelari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu saioan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Juan Kruz Igerabide (1956 Aduna (Gipuzkoa)), zenbait urtetan lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Duela zenbait urte hasi zen aforismoak argitaratzen: Sarean leiho (Alberdania, 1994), Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1998), Egia hezur (Alberdania, 2004).

Antxon Narbaizak zuzenduko du saioa eta etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Argazkia: De Miel Angel Elustondo - https://www.flickr.com/photos/donostiakultura/26274799382/in/dateposted-public/, CC BY-SA 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=48125927

Zer
Noiz 2021/11/02
19:00 - 20:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal