- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-itsaso-martin-zapirain
- Idazlearekin harixa emoten: Itsaso Martin Zapirain
- 2025-11-11T19:00:00+01:00
- 2025-11-11T20:00:00+01:00
- Euskarazako irakurketa klubaren saioa
Idazlearekin harixa emoten: Itsaso Martin Zapirain
Portalea. Batzartoki 1-2
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Itsaso Martin Zapirain izango dugu Puntobobo liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) kazetaria eta antropologian doktorea da.
2012an kaleratu zuen bere lehen nobela Ni, Vera eta Zilarrezko Euskadi Saria eman zioten. 2016an argitaratu zuen Eromena, azpimemoria eta isiltasunak idazten: hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu doktore-tesia, eta Micaela Portilla Vitoria saria irabazi zuen.
Irratian eta telebistan egin du ibilbide profesionalaren zatirik handiena, eta orain formatu berriak lantzen dituen laborategian egiten du lan EITBn.
Liburuaren sinopsia
Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean. Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman haurra ez zela besteak bezalakoa izango. Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu.
Etxe heze eta ilunean sustraituko dira hiru emakumeak, asinkronia batean; bizilagunen usteak inguratuta, sufrikario eta errezoen artean, patu ankerrari begira. Etxe horretan ez dira, inolaz ere, hain erraz ustelduko sekretuak.
Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista.