- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-iker-aranberri-sarasua
- Idazlearekin harixa emoten: Iker Aranberri Sarasua
- 2025-12-09T19:00:00+01:00
- 2025-12-09T20:00:00+01:00
- Euskarazko irakurketa klubeko abenduko saioa
Idazlearekin harixa emoten: Iker Aranberri Sarasua
Portalea. Batzartoki 1-2
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Iker Aranberri Sarasua izango dugu Baden verboten liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
Eibarren 1978an jaioa. Ikasketaz kazetaria da eta hainbat hedabidetan lan egin du, besteak beste, Euskal Telebistako albistegietan erredaktore, eta Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkartearen izen bereko astekarian erredaktore eta argazkilari. Egun, Cristina Enea Fundazioko komunikazio teknikari lanetan dihardu, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete Nazioarteko Poesia Sariaren VII. edizioa irabazi zuen 2024an, eta, horri esker, 2025ean bere lehenengo liburua kaleratu du: "Baden verboten" poemategia (Pamiela).
Liburuaren sinopsia
Noiz utzi genion xaloak izateari? Gaztaroaren alaia deitzen duten hori noiz hasi zen gure egunerokotik desagertzen?
Hau da Iker Aranberriren lehen lana, galderaz betea, hitzez betea, poeta baten lehen lanak behar duen bidetik.
Xabier Lete Poesia Sariaren irabazle, bere poemetan esandakoek ez dute irakurlea otzan eta epel utziko. Has gaitezen bada poeta berri baten lorratzei segika.