- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-helduentzako-euskarazko-irakurketa-klubaren-aurrematrikula
- "Idazlearekin harixa emoten ": helduentzako euskarazko irakurketa klubaren aurrematrikula
- 2026-08-31T00:05:00+02:00
- 2026-09-13T23:55:00+02:00
- 2026-2027 aurrematrikula epea zabaltzen da, abuztuaren 31tik irailaren 13ra
"Idazlearekin harixa emoten ": helduentzako euskarazko irakurketa klubaren aurrematrikula
Portalea
Klubaren helburuak
- Literatura gustoko duten pertsonen arteko erlazioa sustatu.
- Liburuei buruz hitzegitea sustatu.
- Irakuleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen komentario, iritzi eta balorazioak entzuten.
- Liburu baten irakurketan sakondu, normalean ihes egiten dizkigun gauzak hautemateko.
- Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.
Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.
Saioetara etortzea eskatzen da behin izena emanez gero. Behin eta berriz egindako hutsegiteen kasuan, galdu egiten da liburua edukitzeko eskubidea. Itxaron-zerrendarik badago, bi hutsegiterekin postua eskainiko zaio erreserba-zerrendako lehen postuan dagoen pertsonari.
Aurrematrikula: abuztuaren 31tik irailaren 13ra, formulario honen bidez.
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.
Idazleek parte hartuko dute saioetan.
Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal. …eta kitto Euskara Elkarteraekin elkarlanean.
Non eta noiz: Portalean, hilero (urritik maiatzera), astearteetan.
Ordutegia: 19:00 - 20:00
Jardueraren prezioa: Dohainik.