Eibarko Udala
2026/05/12 19:00-20:00
irakurketa kluba

Idazalearekin harixa emoten: Marlen Haushofer ; itzultzailea, Naroa Zubillaga

Portalea. Batzartoki 1-2

Naroa Zubillaga
Irudia: Erein argitaletxea
Euskarazko irakurketa klubeko maiatzeko saio honetan itzultzailea izango da gonbidatua

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Naroa Zubillaga izango dugu Horma liburuaren itzultzailea. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Marlen Haushofer (Frauenstein, 1920 – Viena, 1970)

Alemaniar filologia ikasi zuen Vienan eta Grazen. Austriako Steyr hirian bizi, eta idazten jardun zuen: eleberriak, narrazioak eta irrati-gidoiak ondu zituen, baita haur eta gazteentzako testuak ere.

Hainbat sari irabazi zituen arren, hil arte ez zitzaion merezi duen aitortza egin. Gerraosteko literatura alemaniarraren erreferente nagusietako bat da.

Itzultzailea

Naroa Zubillaga (Andoain, 1982) Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUko Letren Fakultatean, lehen promozioan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterra ikasi zuen gero. Gaur egun itzulpengintza-irakasle dihardu bertan.

Zenbait literatur lan euskaratuak ditu Zubillagak, tartean Literatura Unibertsala bildumako Franz Kafkaren Bizian argitaratuak ipuin-bilduma.

Hirutan irabazi du gazte literaturako "Vitoria-Gasteiz" itzulpen-saria: 2009an, Cornelia Funkerren Tinta-bihotz liburuaren itzulpenagatik; 2024an, Marlen Haushoferren Horma liburuaren itzulpenagatik, eta, 2025ean, Annette Pehnt, Josephine Mark eta Jutta Bauer egileen Zipotz liburuagatik.

2013ko ekainean aurkeztu zuen doktoretza-tesia: Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: zuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen azterketa corpus baten bidez.

Liburua

Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. Denbora nahikoa igaro da, baina ez dira itzuli. Protagonista, larriturik, haien bila abiatu da herrirantz. Errealitate tragikoa aurrez aurre izango du: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, animaliez inguraturik, emakumea bizirauteko prestatuko da; hausnarketak egin beharko ditu naturarekiko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz.

1963an argitaratu zen lehen aldiz Horma; idazle austriarraren lanik garrantzitsuena da, kultuzko obra bilakatu dena. Istorio itogarriaren erdian, harrigarriki, idazkera sosegatu eta lasaia darabil, feminismoaren eta ekologiaren inguruko ikuspegi interesgarriei bide emanez.