Ícaro

“ÍCARO” Jorge Guillén Straden proiektu berria da. STRAD Biolinista Errebeldea izenez da ezaguna eta baita Yllana konpainiaren proiektuetan parte hartu ohi duelako ere. Ikuskizun hau bi ekitaldiko abentura zirraragarria da, aitona baten eta haren bilobaren arteko benetako istorioa, erakusten duena bilobak bere aitonaren borondatea betetzeko duen pertseberantzia. Horretarako, ikuskizunean zehar hegazkin bat eraikiko du neurri errealetan, zerura iritsi ahal izateko eta horrela lortzeko bizirik zegoela eduki ezin izan zuen agurra. “ÍCARO” antzezlanarekin, STRAD biolinista errebeldeak kontzertuaren kontzeptua irauli nahi du, musika talde baten ohiko eszenaratzea eta antzerki muntaia uztartuz. Horretarako Yllana Antzerki Konpaniaren zuzendari artistiko Juan Ramosen kolaborazioa izan du. Jorge Guillénen konposizioak eta publiko zabalarentzat ezagunak diren abestiak entzungo dira

  • ANTZEZLEAK: Jorge Guillén STRAD (Violín), Tania Bernaez Abad (Bajo) / Ricardo Tirado (Bajo), Vicente Hervás (Bateria), Joaquín Alguacil (Guitarras), Javier Celada (Flauta, Gaita), David García (Teclados).

• ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Jorge Guillén STRAD, Juan Ramos (YLLANA).

ZUZENDARITZA: Jorge Guillén STRAD 

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/12
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal