- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/hodei-guztien-gainetik-markeline
- Hodei guztien gainetik - Markeliñe
- 2026-02-28T17:00:00+01:00
- 2026-02-28T23:59:59+01:00
Hodei guztien gainetik - Markeliñe
COLISEO ANTZOKIA
Hodei guztien gainetik antzezlanak lanaren errutinan harrapatuta dagoen eta jolasteko plazera ahaztu duen aita baten istorioa kontatzen du. Egun batean, zorabio bat izan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin izango dituen harremanaren bidez, aitak bidaia bat hasiko du galdutako inozentziara. Kartoi puska bakoitza gonbidapen bat da sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bilakatzeko. Kartoizko kaxa batek animalien etxalde bat gorde dezake, hodei bat bainatzeko eta urpean ibiltzeko leku bat izan daiteke. Beste hodei bat espazio-ibilaldi baterako zaldi-gurdi bihurtzen da… Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen zaie munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denbora batengatik.
“Pertsona handi guztiak umeak izan dira lehenago. Baina haietako gutxik gogoratzen dute”. Printze txikia
17:00 65 min.