Eibarko Udala
2022/04/08 19:00-20:00
Poesia errezitaldia   testu irakurketa

Hitzak, liburuak eta liburutegiak gerren kontra

Juan San Martin Liburutegia

Poema eta testu irakurketa Idoia Carramiñana eta Maite Lorenzoren eskutik.

Testu batzuk euskaraz irakurriko dira eta beste batzuk, gazteleraz.

Narratzailea: Izaskun Asua

Liburutegiek eta liburuek beti jasan izan dituzte erasoak gerretan. Kultura, ezagutza, nahita suntsitu dira historian zehar.

Liburutegitik gerren aurkako ahotsa goratu nahi dugu, nahiz eta badakigun historia irakurtzeak eta ezagutzeak ez duela saihesten berriro errepikatzea.

Ekitaldiak 3 zati izango ditu:

1. zatia:
gerraren izugarrikeria. Gerra dator, mina, haserrea.

Lorenza Mazzeti, Pedro Carbonell, Agota Kristof, Primo Levi eta Nijole Miliauskaiteren poemak eta testuak irakurtzea.

2. zatia:
dolua. Tristura, malenkonia, atsekabea...

Wislawa Szymborska, Bertolt Brecht, Ángel González eta Ingeborg Bachmannen poemak eta testuak irakurtzea.

3. zatia:
bizitzarako eta itxaropenerako unea.

Harkaitz Cano eta Angela Figueraren testuen irakurketa.