- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/herejia
- Herejía
- 2019-09-14T20:30:00+02:00
- 2019-09-14T22:00:00+02:00
Herejía
COLISEO ANTZOKIA
BOGORODITSIE ABESBATZA
Herejía, Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizuna, XV. Mendean Alonso de Mella frantziskotarrak bultzatutako mugimendu heretikoak jasan zuen jazarpenean oinarritzen da. 1439an, los frailes franciscanos Alonso de Mella, Guillermo de Alvisa eta Angel Tovar frantziskotar fraideak Durangon jarri ziren bizitzen eta bikaintasunaren lorpena errebindikatu zuten otoitz eta karitatearen bitartez. Legea maitasun librean eta ondasun banaketan oinarritzen zen, beti ere karitatearen alde eginez. Denbora gutxian, mugimenduak jarraitzaile asko izan zituen. Baina salatu egin zuten elizaren eta erregearen legearen kontra zihoalako, eta halako egoeraren aurrean Inkisizioa Durangora etorri zen. Prozesu anker eta bortitzaren ondoren, berrogeitik gora lagun epaitu zituzten Durangon; euretako hamaika erre egin zituzten, eta gutxienez beste zazpi emakumezkoen gorpuzkinak hilobitik atera, erre eta haizatu egin zituzten. Prozesua bereziki gogorra izan zen emakumezkoekin, exekutatutako gehienak emakumezkoak izan zirelako.
Herejía ez da Durangon izandako gertaera ilun haietako kontaketa fidagarria. Gertaera historikoetan oinarrituta ere, kontaketa askea egiten da. Ikuskizun honek jazarpena jasan duten gizon eta emakumezkoak omendu nahi ditu, edozein motako bidegabekeriak salatzearekin batera. Ikuskizunak, musika, antzerkia eta dantza elkarlotuz, eta antzespena espresuki zainduz, atmosfera berezia sortu nahi du eta bertan ikuslea murgilarazi.
Antzezleak: Ernesto Barrutia, Izaskun Iturrioz
Zuzendaritza: Ion Ugarriza
Abeslariak: Amaia Urzainki, Bogoroditsie Abesbatza
+ Sarrera: 8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA