Hendrik Rover y los míticos GTS

Blues, rhythm and blues eta rock gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Röver eta bere estiloa zabaltzen joan da bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta.  Los Deltonos taldeak 90. urteen hasieran iraultza handia eragin zuen Estatuko Bluesaren ikuspegi geldi eta mimetikoan, eta egiazko erreferentzia dira orduz geroztik.

Hendrik Röver eta Mìticos GTs hirukote indartu eta bizia da, musikari zailduak eta bikain konbinatuak, eta sendotasunez eta segurtasun handiz interpretatzen dituzte Rover-en errepertorioa eta ongi aukeratutako bertsio aukera. Euren abestiekin, telecaster Esquire batekin eta Fender Pro Junior txiki baina marmartiarekin armatuta, Goyo Chiquitoren kontrabaxu bizkorrak eta Toño López Bañosen erritmo lan bikainak lagunduta, eszenatokian egiazko urakana dira Hendrik Röver & Los Míticos Gts.

Sarrera: 10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA 

 

Zer
Noiz 2019/02/10
19:30 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal