Eibarko Udala
2026/08/31 00:05
-
2026/09/13 23:55
irakurketa kluba

Helduentzako gaztelerazko irakurketa kluba: aurrematrikula

Portalea

2026-2027 ikasturteko aurrematrikula zabaltzen da, abuztuaren 31tik irailaren 13ra

Klubaren helburua

  • Literatura gustoko duten pertsonen arteko erlazioa sustatzea.
  • Liburuei buruz hitz egitea sustatzea.
  • Irakurleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen komentario, iritzi eta balorazioak entzunez.
  • Liburu baten irakurketan sakontzea, normalean ihes egiten diguten gauzak hautemateko.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira. 

Saioetara etortzea eskatzen da behin izena emanez gero. Behin eta berriz egindako hutsegiteen kasuan, galdu egiten da liburua edukitzeko eskubidea. Itxaron-zerrendarik badago, bi hutsegiterekin postua eskainiko zaio erreserba-zerrendako lehen postuan dagoen pertsonari. 

Aurrematrikula: abuztuaren 31tik irailaren 13ra, formulario honen bidez.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.

Non eta noiz: Portalean, hilero (urritik maiatzera), asteazkenetan.

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Gaztelera.