- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/hasta-el-ultimo-baile-eva-guerrero
- Hasta el último baile - Eva Guerrero
- 2026-03-05T00:00:00+01:00
- 2026-03-05T23:59:59+01:00
Hasta el último baile - Eva Guerrero
COLISEO ANTZOKIA
Denboraren igarotzeari, gorputzaren eraldaketari, absentziei eta oroitzapenei buruzko dantza eta musika.
Hasta el último baile zuzeneko musikaz girotutako dantza-ikuskizun bat da, denboraren igarotzea, gorputzaren eraldaketa, absentziak eta oroitzapenak dituena hizpide. Fikziozko autobiografia bat da. Nola gordetzen dira oroitzapenak gorputzean? Zer forma ematen dizkidate dagoeneko hemen ez dauden pertsonek? Nola aldatzen da nire gorputza denbora igaro ahala? Zure baitako zer dago nigan?
Dantza- eta musika-ikuskizun honen bidez, desordenatutako istorio bat kontatzen dugu, non dena nahasten den. Oroitzapenekin, beste pertsona batzuen ahotsekin, eta iraganeko kantu eta melodiekin dago egina. Autobiografia apur bat eta fikzio apur bat uztarturik, honako gai hauek ditu hausnargai: zahartzaroa, gorputza, gorputzean geratzen diren eta hura eraldatzen duten aztarna guztiak, eta dantzak belaunaldi ezberdinak batzeko duen ahalmena. Hasta el último baile elkartze bat da, eta, aldi berean, agurtze bat, gorputz asko dira gorputz bakarrean, gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak dira, honaino ekarri gaituztenen memoria da.
19:00 60 min.