Harira

ahotsa/pianoa/perkusioa: Miren Zulaika.

gitarra akustikoa/saxoa/ahotsak: Gorka Martinez de Lagos.

gitarra elektrikoa/akustikoa/armonika/ahotsak: Asier Cascán.

 

* gonbidapenarekin  (edukiera : 300 pertsona)

 

“Harira” musika-proiektua 2020ko apirilean sortu da. Covid-19 birusak eragindako mundu mailako pandemiak eta haren ondorioz ezarritako etxeko konfinamenduak musikari, idazle eta artistak bultzatzen dituzte haien eguneroko lana birplanteatzera eta haien artean erlazionatzeko modu eta tresnei buruzko hausnarketa bat egitera.

“Instajam Playtogether” (@instajam_playtogether) iniziatibak bultzatuta, Instagram sare sozialean musikarien artean etxetik cover-ak sortzeko eta elkarrekin bideo bidez partekatzeko iniziatiba berriak, Miren Zulaika (Eibar), Gorka Martinez de Lagos (Eibar) eta Asier Cascán (Ermua) musikariak batu dira.

Geroztik, elkar ezagutu, musika eta bizipenak partekatu, iniziatibari babesa eman eta trio akustiko moduan lehen pausuak eman dituzte. Pop, folk eta abesti herrikoiak uztartzen dituzte, euskaraz, erdaraz eta ingelesez, formatu akustikoan.

 

 

 

Zer
Noiz 2020/07/09
22:00 - 23:15
Non UNTZAGA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal