Giraffe


Giraffe hitzik gabeko mahai-txotxongilo ikuskizuna da. Ume batek jostailuzko hegazkina erosi nahi du. Zerua maite duen agure batek hegan egin nahi dugoi-goian. Gainera, badago jirafa itxurako itsulapikoa txanponak gordetzeko baino zeozer gehiago izatea nahiko lukeena. Hiru eroien desioak gurutzatzen diren istorioan objektu bakoitzean sortzen den bizitzak emozioak eta sentimenduak transmititzen ditu. Jirafarekin dituzten harremanen bidez, umeak eta agureak maitatzeko, lagunak izateko eta amesteko duten abileziak elkarlotzen dute.
Hop Signor Txotxongiloen Antzerkia Evgenia Tsichlia eta Thanos Sioris-ek sortu zuten; antzerkia, hezkuntza, zientzia, artisautza eta giza- zientzietako hainbat arlo desberdinetan ikasi eta lan egin ondoren, txotxongiloan guztiondako baliagarria den adierazpen espazioa urkitzen dute. Txotxongiloak, euren poetika eta botere sinbolikoarekin, istorioak partekatzeko bitartekoa bihurtzen dira.
Istorio dibertigarriak dira, mugimenduekin, ikuslea gonbidatzen dutenak bere irudipen eta sentimenduekin istorioa osatzera.
Hop Signor-ek jaso ditu, bere ibilbidean, nazioarte mailako errekonozimendu eta sari asko, ikuskizun, zuzendaritza edo txotxongilo diseinu onenari emandako sarietatik hasi eta partaideek jasotako antzezle onena izateagatik jarraituz.


HOP SIGNOR (GRECIA)                                                              

Familiarra, 6 urtetik aurerra
Iraupena: 40’
Hitzik gabe

Sarrera: 5 €

Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia TITIRIJAI 2018

Zer
Noiz 2018/11/24
17:00 - 17:40
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal