Eibarko Udala
2025/10/24 19:00-20:00
antzezlana

Gabriel Arestirekin

Portalea. Areto Nagusia

Gabriel Aresti Segurolaren heriotzaren 50. urteurrena den honetan Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak sortutako antzezlana da "Gabriel Arestirekin"

Urriaren 24an, Liburutegien eguna ospatzeko ikuskizuna.

Gabriel Arestiren heriotzaren 50 urteak beteko dira aurten eta antzezlan hau aukera ederra da euskal kulturan mugarria den artista ezagutzeko. Ikuskizuna Kandido Urangaren apustu pertsonal bat da, bere hitzetan aspalditik zor zuen emanaldia. 

‘Harri eta herri’ liburuko ‘Q’ poema entzungo dugu batetik eta Pedro Alberdiren ‘Gabriel Aresti Eibarren’ ipuinean Arestiren idazlearen ikuspegi humanoagoa ezagutu. 

Antzelan honek klasikoa era esperimentalean azalduko digu, oholtza soil batean eta oso zuzen. Hiztegia eta hizkerari buruz ere gozamenerako aukera eskainiz. 

Oso hurbiletik ikusteko emanaldia da, eta Kandidoren ahots gartsuak, imintzio neurtuek Inazio Tolosa izango dute osagarri. 

Tolosak ipuinean Arestiren papera antzeztuko du, eta bigarrenean berriz idazlearen olerkia musikaz lagunduko du, inprobisazioari, eta baita umoreari ere tarte eginez.

Sarrera 5 €. Online, Coliseoaren leihatilan edo ekitaldia baino lehen, Portalean.