Eibarko Udala
2021/10/28 19:00
-
2021/11/21 20:30
Erakusketa   Artea

Euskal Akuarelarien Elkartea

PORTALEA

 

Euskal Akuarelarien Elkarteak, 1945ean sortu zenetik,  Akuarela lehen mailako diziplina artistiko gisa irakasten eta zabaltzen dihardu, eta bere artistek tokiko, estatuko eta nazioarteko erakusketetan parte hartzen dute.   

Portalea aretoan aurkezten duten aukeraketak formatu handiko 40 lan biltzen ditu guztira. Horietan, teknika, gai eta sentsibilitate artistiko oso desberdinak ikus ditzakegu, baina guztiek dute akuarelaren freskotasuna eta soiltasuna.

 

asteartea -  igandea        18:30 – 20:30  

Irudia: Rose Marie Stinus