Eibarko Udala

2021/02/11 18:45-20:35

XLIV. ANTZERKI JARDUNALDIAK   tragicomedia   Antzerkia

Esperando a Godot

COLISEO ANTZOKIA

PENTACIÓN ESPECTÁCULOS - Madrid

Gaur egun, Godot ez da antzerki-lan hutsa, XX. mendeko klasikoa da. Irudimen kolektiboaren parte da. Zaurgarritasunaren eta gizakiaren ausardiaren metafora da, eta transmititzen dizkigun indarra, umorea, poesia, samurtasuna, mina eta barrea indarrean daude oraindik.
Ikusleek merezi dute antzeztuta ikustea lan zoragarri hau, zeinari buruz Beckettek esan zuen izugarri komikoa zela.

Bi lagun zain daude, ia anaiak dira, bikote bitxi bat, eta zain dauden bitartean hitz egiten ari dira, eztabaidatzen, jolasean, elkarri desafioa egiten, adiskidetzen, maitatzen eta elkarregandik aldentzen. Beste bikote bitxi bat iristen da, are bitxiagoa, jolasa dibertsifikatu egiten da. Godot ez da iristen, baina bai haren mezularia.
Gizatasunez betetako pertsonaiak dira, babesgabeak, alderraiak eta bananduak, eta  gogorarazten digute gizakia, oso egoera zailetan egonda ere, jaikitzeko gai dela, edo, behintzat, Estragonek obraren amaieran egiten duen bezala, galtzak berriz jartzeko gai dela, gerrikorik ezean soka apal batekin lotuta.
Aktore bikainen gizatasunean eta komikotasunean, hitzean eta espazioan, poesian eta umorean oinarritutako ikuskizuna da.

ANTZEZLEAK: Pepe Viyuela, Alberto Jiménez, Juan Díaz, Fernando Albizu, Jesús Lavi.
• ZUZENDARITZA: Antonio Simón.
• IRAUPENA: 110 min.
• ADIN GUZTIENTZAT

• SARRERA: 15€  10,50€

Coliseo antzokia 

-kutxabank

* SD EIBAR FUNDAZIOAk babestua