Eibarko Udala
2022/03/31 19:00-20:00
MENDI JARDUNALDIAK   Ikus-entzunezkoa   Proiekzioa   Argazkilaritza   Eibarko Klub Deportiboa

"Espektro bat" motxilan

PORTALEA

Josu Torrealday

Argazkigintzaren testuinguruan, horrela ezagutzen dugu argi ikusgaia, gizakiaren begiak argi gisa detektatzen duen espektro elektromagnetikoko zati txikia ... Espektro hau osatzen duten koloreak, prisma baten bidez banandu daitezke. Argi txuri moduan ikusten duguna,  gorri, laranja, hori, berde, urdin, indigo eta bioleta koloretako bandatan hausten du.

Esan nezake nire motxilak kolorea galtzen duen heinean, nire argazkiak, zalantzarik gabe, koloretsuagoak bihurtzen ari direla erritmo berean eta "errudun" beragatik, argiarekiko esposizioagatik.

Ikus-entzunezko pieza honetan, hari kromatiko baten bidez, naturara egindako ihesaldietan atera ditudan argazkiak josten saiatu naiz,  zirkulu polarreko izotzean,

Piriniotan asteburu pasa edo basamortuko hondarretan paseatzen, hau da nere begiek ikusi dutena edo espektroak ikusteko eta harrapatzeko aukera eman didana.

  • Hizkuntza: Euskara-Gaztelania