Eibarko Udala
2024/02/27 19:00-20:30
drama   Euskaraz   Antzerkia   XLVII ANTZERKI JARDUNALDIAK

Esnearen kolorekoa

COLISEO ANTZOKIA

Tanttaka / Gipuzkoa
ESNEAREN KOLOREKOA

Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu- saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten. Mary 1830eko nekazari giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da bere familiarekin. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame lan egitera bidaltzen dutenean.

Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.

Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia ingurune bukoliko batez inguratua, urtaroen eta baserriko lanen konpasean. Inguru horrek bizia hartuko du inozentzia urragarriz, Mary tematu egingo delako bere patu saihestezinaren testigantza idatzia uzteko

90 min.
DRAMA
EUSKARAZ

Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares, Jose Ramón Soroiz
Zuzendaritza: Fernando Bernués

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen