Eibarko Udala
2026/08/31 00:05
-
2026/09/13 23:55
elkarrizketa filosofikoak

Elkarrizketa filosofikoak

Portalea. Batzartoki 1

Pentsatzeko, hitz egiteko eta elkar entzuteko gunea

Zenbat aldiz gelditzen gara benetan garrantzitsuak diren gaiei buruz lasai hitz egiteko? Zertan datza zoriontasuna? Zer da maitasuna? Zer da familia?

Elkarrizketa filosofiko saio hauetan gure egunerokotasunean garrantzitsuak diren gaiei buruz hausnartuko dugu taldean, Jakinmin elkarteko aditu baten gidaritzaren laguntzarekin. Auzia mahai gainean jartzen duen pizgarri batetik abiatuta, norbere ideiak azaldu eta besteonak entzuteko parada izango duzue, elkarrizketaren bidez gaian sakontzeko. 

Ez da filosofia jakitea behar. Ez dago erantzun zuzen edo okerrik. Helburua elkarrekin pentsatzea da, giro lasaian eta parte-hartzaile bakoitzaren erritmoa eta gogoa errespetatuz.

Izen-ematea: abuztuaren 31tik irailaren 13ra, formulario honetan.

Hiru saio antolatuko ditugu, data hauetan: urriak 5, azaroak 9 eta abenduak 14. Saioak doan eskainiko dira.

Helduentzat (16 urteko gorakoentzat)

Ordutegia: 18:30 - 20:00

Saioetan erabiliko den hizkuntza: izen-ematearen arabera erabakiko da

Animatu eta parte hartu!