- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/el-verdugo
- El verdugo
- 2016-02-20T20:30:00+01:00
- 2016-02-20T22:00:00+01:00
El verdugo
Hezkuntza Esparrua
El Carro de Thespis taldea Villarcayon sortu zen 1986. urtean. Urte batzuk beranduago Asociación Cultural de las Merindades de Burgos elkartean bihurtu zen. Beraien lan esanguratsuena aurkeztuko digute: El verdugo. El Carro de Thespis taldeak hamabost bat ikuskizun ekoiztu ditu bere ibilbide luzean zehar eta hauetako zenbaitzuk antzerki zaletu lehiaketa eta jaialdietan hainbat sari garrantzitsu eskuratu ere, azkena, Haron ospatzen den Certamen Nacional de Teatro Aficionado Garnacha de Rioja lehiaketan El verdugo antzezlanak lortutakoa. Orain berrogeita hamar urte Rafael Azcona eta Luis García Berlangak idatzitako zinema gidoi zoragarrian oinarritutako antzezlan honetan, ehorztetxe bateko langile baten gorabeherak kontatzen dira. Protagonistak, kasualitatez, jubilatzear dagoen espetxe funtzionarioa ezagutzen du eta bere bitartez, honen alaba. Maitemindu eta berehala ezkontzen dira. Gutxira aitaginarreba jubilatu egiten da, babes ofizialeko etxea mantentzea nahi badute, aitaginarrebak utzitako ofizioa hartu beharko du: borrero.
Carro de Thespis - BURGOS
Antzezleak: Eugenio Cabrejas, Javier Fernández, Elisa Ruiz de Lobera, Juan San José, Julio Soto
Musika: Julio Soto
Eszenografia: Jesús Llarena
Argiztapena: Vicente Alonso de Linaje
Zuzendaritza: Esther López Sobrado
Iraupena: 90 min.
Prezioa: 15 €