El veneno del teatro

Antzezlearen ofizioa, bere alderdi batzuetan, beste ofizio batzuen oso antzekoa da, ez du ezer apartekorik. Hori Eibarren egiazta daiteke armagintzan. Oso antzekoa da. Prestakuntzaren alderdian, maisu eta ikastun izatearen aldietatik pasatu behar izaten zen tailerretan; ofizioaren inguruan ezagutza sakontzeko beharra azaldu zenean, Armeria Eskola sortu zen, antzerki-eskolak sortu ohi ziren bezala; eta, ezagutza hori ikerketa-mailara goratu nahi bazen, orduan, ingeniaritza-unibertsitateak egin ziren, goi-mailako antzerkieskolak eraiki ziren bezala. Ofizioaren garapenari dagokionez, zenbat eta gehiago praktikatu, orduan eta emaitza hobeak lortzen dira. Hala ere, denok dakigu ez dagoen lekutik ezin dela ezer atera. Horrela, bada, behin baino gehiagotan, armagin direla uste duten benetako baldar traketsekin egiten dugu topo, edo batere emoziorik transmititzen ez duten antzezle arritmikoekin, baina hori bai, kristoren bokazioarekin. Akaso, bokazioa izan daiteke antzezle-ofizioaren eta beste ofizio batzuen arteko zer bereizgarria. Berezia izatea egiten diona, eta batzuetan magikoa. Eta bokazio horri pozoia esaten zaio antzerki-lanbidean. Hortik doa Ramón Bareak eta Mikel Losadak “El veneno del teatro” izenburupean izango duten elkarrizketa. Nolakoa den maisu-ikastuna, irakasle-ikasle, zuzendari-aktore harremana; nola hartzen den ofizioa zeregin honetan lanbidearen pozoia txertatu ondoren. Horixe da kontua.

Aurkezlea: Irene Hernando.

*Gonbidapenarekin.  Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Oharra: ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren YouTube kanalean.

Zer
Noiz 2022/02/22
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal