- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/el-peor-espectaculo-del-mundo-zanguango-teatro
- El peor espectáculo del mundo - Zanguango Teatro
- 2026-02-27T19:00:00+01:00
- 2026-02-27T23:59:59+01:00
El peor espectáculo del mundo - Zanguango Teatro
UNI-EIBAR antzokia
Biopic zoro bat, errebaleko heroi batena, alproja batena. Mundura jaio zen, munduan denetarik egon behar delako. Pieza komiko bat, norbait izaten saiatu arren, azkenean untxiena bezalako bizitza dutenei buruzkoa, zeinak arrastorik utzi gabe sastrakaz sastraka salto egin, eta, atzera begiratzean, eskopetekiko beldurra besterik ez duten ikusten. Aurrekontu hutsalarekin eta material eskasekin beren bidea egiten asmatu duten guztiei eginiko maitasunezko omenaldia.
1993an sortu zen Zanguango Teatro, eta kaleko zein aretoetako ikuskizunak ekoizten ditu. Ekintza dramatikoaren ardatz gisa, sorkuntza kolektiboko tekniketan oinarritzen dira, alderdi fisikoan, mugimenduan, espazioaren eta erritmoaren erabileran. Giza portaeraren alderdi guztiak lantzen dituzte, eguneroko egoera ezagunen alderdi magiko, nahasi eta dibertigarriak bilatuz. Umorearen alde egiten dute. Umore kritikoa eta korrosiboa, gai sozialekin, politikarekin eta gizatasunarekin konprometitua. Tragediara, poesiara, ironiara eta absurdora hurbiltzen dira, gure patetikotasunaz barre egiteko.
19:00 65 Min.