- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/el-dragon-de-oro-sarabela-teatro
- El Dragón de Oro - Sarabela Teatro
- 2026-03-18T19:00:00+01:00
- 2026-03-18T23:59:59+01:00
El Dragón de Oro - Sarabela Teatro
COLISEO ANTZOKIA
Gau batez, pisu askoko eraikin batean, Europa aldeko bazterren batean: gazte txinatar batek bat-batean haginetako min izugarria dauka janari azkarreko El Dragón de Oro jatetxe tailandiar-txinatar-vietnamdarreko sukaldean. Ez du bizileku-baimenik, ez dirurik, eta ezin da dentistarenera joan. Haren kideek hagina ateratzea erabakitzen dute. Horrez gain, gazteak ez du bere arreba desagertua aurkitzen.
Jende asko bizi da eraikinean. El Dragón de Oro jatetxearen gaineko balkoian, agure batek denboran atzera egin nahi du, eta haurdun dagoen biloba, berriz, harreman baten azkenetan da, bere senargaiak ez duelako seme-alabarik nahi. Beheko pisuan, emazteak abandonatu zuen gizon batek lagun bati —merkatari enigmatiko bat, zeinak neskatila txinatar bat prostituitzera behartzen duen— egiten dio bisita. Bi azafata jatetxean bazkaltzen ari dira. Haietako batek bere zopa tailandiarrean jausi zen hagina topatu, eta gorde egiten du.
19:00