Eibarko Udala
2025/04/28 09:00
-
2025/05/05 20:30
interesguneak   irakurketa-gidak

Udal Liburutegia Egoiziarekin elkarlanean ari da Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astean.

Juan San Martin Liburutegia

2023an jarri zen interesgunearen irudia
2023an jarri zen interesgunea

SAME 2025 (Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astea) " Hezkuntza defendatu, Larrialdia itzali" lelopean, Larrialdietako Hezkuntzan zentratzen da. Helburua da kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa  bermatzea pertsona guztientzat, baita krisi-testuinguruetan ere. Aste hau apirilaren 28tik maiatzaren 5era izango da aurten.

“Hezkuntza defendatu, larrialdia itzali” leloak arreta jarri nahi du hezkuntzak gatazka armatuetan, larrialdi klimatikoetan, behartutako migrazioetan eta osasun-krisietan duen garrantzian. Beraz, liburutegia gune paregabea izan daiteke herritarrak sentsibilizatu eta hausnarketarako espazioa eskaintzeko, liburuak eta pelikulak aukeratuz interesgunerako eta irakurketa gidarako.

Kanpaina honek Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) bat egiten du, bereziki honako hauekin:

  • GIH 4: Kalitatezko Hezkuntza bermatzea, baita larrialdi-egoeretan ere.
  • GIH 16: Hezkuntza baliatzea gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzeko.
  • GIH 5: Genero-berdintasuna bultzatzea eta desberdintasunak mantentzen dituzten egiturak zalantzan jartzea.

SAME 2025 kanpainaren bidez, hezkuntza-komunitatea eta gizartea mobilizatu nahi dira, hezkuntza lehentasun gisa ezarri dadin, baita krisi garaietan ere.