Eibarko Udala
2021/12/17 20:00-21:15
Musika   Kontzertua

Eibarko kantak - Ustekabe fanfarrea

COLISEO ANTZOKIA

Eibarko Kantak diskoaren bi aurkezpen-kontzertu hilaren 16an eta 17an. Ustekabe fanfarreak gure hiriko doinu ezagunak berreskuratu eta berritzen ditu. Eibarko gazteek sustraietan sakonduz loratu duten proiektu bat da: beren aitxitxa-amamek kantatzen zituzten kantuak hartu, doinu eta erritmo berriekin nahastu, eta zerbait berria eskaini nahi izan dute. Eibarko Kantak proiektuak gogora ekarriko dizkigu Eibar Kantuan ekitaldiak, baina ez hori bakarrik: gure kantutegiaren bidez, munduko hainbat lekutara ere eramango gaitu.

Ustekabe fanfarrea 2000. urtean sortu zuten Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako 16 ikaslek eta hogei urteotan dozenaka gazte pasa dira txarangatik. Azken bi urteotako lanaren emaitza dugu bere lehen disko hau, Eibarko Koro Gaztearen partehartzearekin. 

abenduak 16,  17    

Sarrera: 5 €

Iraupena: 75’