- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/dysphoria-histrion-teatro
- Dysphoria - Histrión Teatro
- 2026-02-26T19:00:00+01:00
- 2026-02-26T23:59:59+01:00
Dysphoria - Histrión Teatro
COLISEO ANTZOKIA
Dysphoria bakarrizketa arriskutsu bat da, teatraltasunez betea, fokoa jartzen duena Trans Lege berrian, genero-arloko iruzurrean eta arau hori etikoki ez urratzeko gizarteak egiten duen borrokan.
Lan honek gure paradigmak zalantzan jartzera bultzatzen gaitu; detonagailu bat da pentsa dezagun nola funtzionatzen duen justiziak, eskubideak eta askatasunak, denontzat berdinak izan ez daitezen eraikita dagoen mundu batean.
Ama shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Ez da gehiago Alejandra izango; benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak, ezer ez da aski bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango onartzeko; eta ukazioak, erresistentziak eta frustrazioak aurrera egingo dute, aldaketak eragiten duen minetik. Hala ere, dena aldatuko da etxera polizia iritsi, eta Alexi sexu-abusua egitea leporatzen dionean. Ustekabeko gertaera horrek eromenezko lasterketa batera bultzatuko du gure protagonista, semea ulertzen saiatzeko eta babesteko, hura zokoratu eta suntsitu nahi duen eta identitatea eta gizaki gisa dituen eskubideak lapurtu nahi dizkion guztiaren aurrean.
19:00 90 min.