Dreaming Juliet

 

ELEFANTE ELEGANTE TEATRO

DREAMING JULIET William Shakespeareren “Romeo eta Julieta” lanean oinarritzen da, giza existentziaren auzi funtsezkoenari ekiteko: Maitasuna.

Mugimendu-antzerkian, zuzenean interpretatutako musikan eta dantzan oinarritutako ikus-hizkuntzaren bidez, DREAMING JULIETek grinaren poetika unibertsala sortzen du.

Jatorrizko piezan, protagonistek maitasun debekatu eta idealizatua bizi dute, bien familiek kondenatua. Harreman estua dute, iraupen laburrekoa eta azken funestoa. Orain, pentsa dezagun Romeo eta Julieta ez zirela hil, eta haien arteko harremanaren oztopo nagusia ez zela haien familien oposizioa, baizik eta mundu garaikideko errutinen ezbeharrak.

Zein dira Julietaren ametsak? Nola zahartuko litzateke Romeo? Non egongo litzateke maitasunerako prest?

Interpreteen lan plastikoan eta elementu eszenografikoekin etengabe duten elkarreraginean oinarritzen da antzerki jolasa. Ekintza fisikoen narratiba aldatu egiten da dantzatutako mugimenduaren abstrakzioaren eta antzerki-bilbearen eraikuntza kronologikoaren artean. Gorputzak bere baitan biltzen ditu eszenaratze baten sekretu eta errebelazio guztiak. Eszenatokiaren antolamenduan eta soinu- eta literatura-espazioaren antolakuntzaren dinamika piktorikoan oinarritzen da eszenaratze hori.

 

sorkuntza   Gonçalo Guerreiro                                                                                                                          

zuzendaritza  Pablo Sánchez                                        

antzezleak   María Torres, Gonçalo Guerreiro, Marta Alonso, Nacho Martín, Miguel Paz

gaztelaniaz  -   +12    75 min.

gonbidapenarekin - *COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken aldez aurretik eskura daitezke gonbidapenak.

Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.

Zer
Noiz 2021/10/08
20:00 - 21:15
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal