Don Gil de Olmedo es sueño

LAGARTOLAGARTO & ZAZURCA - Huesca

Lagartolagarto eta Zazurca Goi Aragoiko bi konpania hauek aktore  beteranoz osatuta daude eta antzerki-eszena nazionalean ibilbide luzea dute. Konpainia hauentzat Urrezko Mendea, XVII. mendea, nagusi izan zen antzerkiarentzat. Lope de Vega, Tirso eta Calderón, besteak beste, antzerkiaren goi mailako izenak dira. Horregatik, eskaini dakiokeen omenaldirik onena egiten diote: mende hartako testuak berrikusi eta XXI. mendeko hizkuntzara egokitu.

Antzerkigile haien obretako pertsonaietatik abiatuta, hala nola “Don Gil de las Calzas Verdes” antzezlaneko Doña Juana eta Doña Inés, “La vida es sueño” testuko Segismundo eta “El caballero de Olmedo” laneko Alonso, istorio berriak osatzen dituzte. Istorio horietan, pertsonaia horiek eta asmatutako beste batzuek egoera berriak eraikitzen dituzte eta haien patua aldatzen dute. Urrezko Mendeko komedia berriek egiten duten bezala, proposamen hau endredo etengabea da, hari-mataza bat, gero eta handiagoa eta jiraka eta jiraka dabilena, dena konpontzen den azken unera arte.

•ANTZEZLEAK: Minerva Arbués, Elena Gómez Zazurca, Manuel López-Vigo, Alfonso Palomares.
• ZUZENDARITZA: Alfonso Palomares.

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/30
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal