Liburuaren Nazioarteko Eguna: Virginia Imaz

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Egun horretarako programatzerik izan ez dugun arren, apirilaren 24an Liburutegiak ahozko narrazio saio berezia eskainiko du helduentzat, Virginia Imazen eskutik.

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Liburutegiak helduentzako ahozko narrazio saio berezi bat eskainiko du Virginia Imazen eskutik.

Virginia Imaz Quijera aurkezteko...

1962ko udaberrian jaio ninduten bi mundutara: erreala deitzen duten horretara eta ipuinen atetik iristen den beste horretara. Magiaren atari horretan egin dut nire habia.
Neskatxoa nintzela, zorionez, istorioak kontatzen zituzten hainbeste pertsona izan nituen nire inguruan, kontatzea pertsona izateko modu bat zela sinetsi bainuen. Arnasa hartzea bezainbeste behar dut ipuinak entzun eta kontatzea. 1984tik aurrera ari naiz profesionalki kontu kontari; entzun ditudan istorioak, irakurri ditudanak edo neronek asmatuak... guztiak nolabait elkarri lotuak. Barrua eragin didaten istorioak dira, bizitzaren abentura honetan inspiratu edo argia eman didatenak. Era guztietako lekuetan eta adin, naufragio eta amets modu guztietako jendeari kontatu diot. Istorioak leunduz doaz bideetan zehar, aldatu egiten dira eta aldatu egiten naute. Sarritan galdetzen didate ea ipuinetik bizi daitekeen. Nik dakidan bakarra da ezin naizela ipuinik gabe bizi.

Helduentzako ahozko narrazioa, gaztelaniaz: “La domadora de sueños” (ametsen hezitzailea). Kontaketaren aurkezpena:

Virginia Imazentzat kontatzea da harriak baino boz zaharrago batekin hitz egitea, bizitzeko lanbidean gure aurretik izan zirenen memoria berreskuratzea. Kontatzea, etxeko sutondoan edo su baten inguruan bageunde bezala, oroipenak piztuz harik eta beldur guztiak irekin eta desira guztiek erre gaitzaten arte. Kontatzen ditu entzun, irakurri edo asmatu dituen istorioak, baina denak ere bere arnas propiotik iragaziak.

Zer
Noiz 2024/04/24
19:00 - 20:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal