Eibarko Udala
2026/01/16 19:00-20:30
TEATROA

Desobedientes 18/98 - Tanttaka Teatroa

Coliseo antzokia

Desobedientzia zibilari buruzko fikziozko antzezlana.

Ainhoa, berriki Politika Zientzietan doktoregoa lortu duen gaztea, bere doktorego-tesia defendatzen ari da auzitegi akademiko baten aurrean. Tesian, desobedientzia zibila proposatzen da, indarrean den eta gure demokrazietan beharrezkoa den borrokarako jardun gisa. Orobat, esanahiz beteriko adibideekin, desobedientzia zibilaren ibilbidea marrazten da, gizateriaren historian eta giza eskubideen konkistan utzi duen lorratz erabakigarria erakutsiz.

Aldi berean, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuz 18/98 sumarioa izan zenaren prozesu judizial eztabaidagarri itzelean murgilarazten gaitu, bete-betean, antzezlanak. Sumario horretan, gizarte-mugimenduekin lotutako fundazio batetik giza eskubideak defendatzen zituzten hainbat pertsona auzipetzen ikusi genituen. Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, piezak desobedientzia zibilaren zimenduetara garamatza, bere funtzionamenduaren nondik norakoak zeharkatuz eta egungo gizartean premiazkoa eta beharrezkoa dela azalduz.

Prezioa:  12€ / 8,5€   Coliseoaren laguna    /    Sarrerak