- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/cosmologias
- Cosmologías
- 2021-12-17T18:30:00+01:00
- 2022-01-16T20:30:00+01:00
Cosmologías
PORTALEA
ALICIA MARTÍN LÓPEZ
COSMOLOGÍAS erakusketa-proiektu bat da, eta pintura-lengoaien azterketatik abiatzen da, lengoaia horien eta fenomeno geologikoen arteko paralelismoak ezartzeko, eta pinturari eta horrek planetaren historia sakonarekin duen loturari buruzko hausnarketak planteatzen ditu.
Formatu handiko lan batzuek osatzen dute erakusketa. Lan horien bidez, lehen mundu mineralaren adierazpen-gaitasuna nabarmendu nahi da, eta energia intrintsekoa transmititu nahi da haren formen presentzian, konplexutasunekin eta mihiztadurekin, eta, hala, substratua osatzen da.
Pintura-prozesua bera eta erregistro berrien etengabeko ikerketa azpimarratuz, zatiak sortzen dira, egitura biluziak sortzen dituztenak, giro lasai eta misteriotsuetan, kosmikoaren eta lurrekoaren arteko transposizio agortezina atzeman nahi dutenak.
*Asteartetik igandera 18:30 - 20:30