- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/cimasub-itsaspeko-zinemaren-nazioarteko-24-zikloa
- CIMASUB - Itsaspeko zinemaren nazioarteko 24. Zikloa
- 2025-12-02T11:00:00+01:00
- 2025-12-13T13:00:00+01:00
CIMASUB - Itsaspeko zinemaren nazioarteko 24. Zikloa
Aurten ere Eibarrera itzuliko da programa hau, Eibarko Klub Deportiboko eta Futboleko Real Sociedadeko urpeko jardueren batzordeen eskutik, eta Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.
Itsaspeko argazkilari onenen talentua miresteko eta ingurumena zaintzearen garrantziaz hausnartzeko aukera paregabea, argazki erakusketa eta zinema-proiekzio interesgarriekin.
· NAZIOARTEKO URPEKO ZINEMA
Nazioarteko urpeko zinemaren proiekzio onenak eta sarituenak.
Abenduak 10, 11, 12 / 19:00 – 21:00 / COLISEO Antzokia
· ARGAZKI ERAKUSKETA
Abenduak 12ra arte / Zinemako ohiko ordutegian / COLISEO Antzokia
· ITSASPEKO TXIKIZIKLOA - eskoletako 5. eta 6. mailako haurrentzat
Abenduak 10 / 10:00 / COLISEO Antzokia
· ITSASPEKO TXIKIZIKLOA - familientzat
Abenduak 13 / 12:00 / COLISEO Antzokia.
· ITSASPEKO ADINZIKLO – Egogain zentroko adinekoentzat
SARRERAK DOAN - COLISEO (astelehen eta ostiralean, 17.30 – 19.30) edo Kutxabank-en.
www.ciclo.subacuaticasrealsociedad.com