- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/celestina-infernal
- Celestina infernal
- 2022-03-17T19:00:00+01:00
- 2022-03-17T20:00:00+01:00
Celestina infernal
COLISEO ANTZOKIA
TEATRO CORSARIO - Valladolid
La Celestina, Corsariok kontatua. 2008. urtean “Aullidos” helduentzako txotxongiloekin gozarazi zigutenak berriro ere ausartuko dira, baina oraingoan Celestina ilunena eta magikoena ekarriko digute. Valladolideko konpainiak txotxongiloak manipulatzeko orduan duen maisutasunak Rojasen antzezlana hurbilduko digu inoiz egin ez den bezala, eta hipnotizatzen eta liluratzen duen mundu izugarri eta erotiko batean murgilduko gaitu. Ia 40 urteko ibilbidearekin, Teatro Corsario konpainia hainbat aldiz igaro da gure Jardunaldietatik, besteak beste, honako testu hauekin: “Teresa, Miserere Gozoso”, “El Médico de su Honra” edo “Pasión”. Jesus Peñak zuzentzen du “Fernando Rojas”-en klasikoaren bertsio hau, sexualitatea eta obraren naturaz gaindiko osagaia azpimarratuz, inor epel utziko ez duten txotxongilo batzuen jolas eta plastikotasunaren bidez.
• ANTZEZLEAK: Olga Mansilla, Teresa Lázaro, Alfonso Peña, Miguel Jerez.
•ZUZENDARITZA: Jesús Peña.
•EGOKITZAPENA: Jesús Peña
Sarrera: 12 € / 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA
*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.