- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/casting-lear-barco-pirata
- Casting Lear - Barco Pirata
- 2026-02-21T19:00:00+01:00
- 2026-02-21T23:59:59+01:00
Casting Lear - Barco Pirata
COLISEO ANTZOKIA
Lear da nire aita, baina ez da inoiz antzoki batean sartu. Ni Cordelia naiz. Eta antzerki zuzendaria naiz. Cordelia bezala, Learren bila joan behar dut, begiratzen ausartu behar dut eta barkatzen saiatu. Eta eszenatoki batetik egingo dut. Gauero, aktore desberdin bat, Lear izango da, nire aita izango da, aita posible bat, antzoki batean hitz egitera eseri nahi duen aita bat.
Lear Erregearen bertsio simulakro honek ate ireki bat izan nahi du gure gurasoekin nola erlazionatzen garen jakiteko; guraso biologikoekin, baina baita metaforikoekin ere, William Shakespeare bera barne. Autofikzio bat da klasiko batetik abiatuta edo autofikzionatutako klasiko bat, eta ez ahal da ez bata ez bestea izango. Jatorriari buruzko pieza bat da eta hainbat gai planteatzen ditu: nola dabilkigun segika lehenago gertatu zena, alde batera utzi nahi badugu ere. Nola eraikitzen gaituzten gure aurrekoek. Nola asmatu zeurea izango den bizitza bat, iragana ahaztu gabe.
Andrea Jiménez.
Espazio bat irekitzen du aktore eta gizonen belaunaldi batekin elkartuz, aitatasunari, maitasunari eta barkamenari buruz hausnartzeko, antzerki-ariketa ausart bezain ludiko batean.
19:00 90 min.