Caballo / Dostoyevski

TEATRO HACERIA - Bizkaia

Richard Sahagunek leku garrantzitsua hartu du Bilboko eszena alternatiboan proposamen guztiz ausartekin, eta ikusleak bereganatzen joan da, egile honen antzerkia ulertzeko moduarekiko guztiz leial direnak.
Antzerkigilea, zuzendaria eta aktorea, eszenarekiko duen ikuspegia, konpromiso sozial eta politikorako espazio gisa, bereizezina da  eszenaratzeko duen ikusmoldetik.


Poetikoa eta gogorra, irmoa.80ko hamarkadako kontakizun sozioekonomiko gogorrean oinarritzen da kontaketa, heroinaren izurri latz hark jotako Euskal Herriko edozein auzo edo herritako familia batean oinarritzen da, berriz, muntaia. Caballo / Dostoyevski lanak aukera ematen digu esparru horretan egunerokotik sartzeko, izenburuko “zaldi” horrekin topo egiteko zorte txarra izan zuten pertsonen kontakizunaren bidez.

•  ANTZEZLEAK: Richard Sahagún, Nuria Valiente, Gabriela Tena.
•  KORUAK:Eskuz Esku Abesbatza, Lilura Abesbatza.
•  BAKARLARIA: Laura Villacorta.
•  TESTUA ETA ZUZENDARITZA: Richard Sahagún.
•  IRAUPENA: 70 min.
•  ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 12€  8,50€

-Coliseo antzokia 

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/02/18
19:00 - 20:10
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal