Burdina/Hierro

 ADRIANA BILBAO KONPAINIA - Bizkaia, Iparralde

“Burdina” Adriana Bilbao dantzariak eta Beñat Achiary Iparraldeko abeslari eta musikariak sortutako dantza ikuskizuna da. Bertan, Gallartako meatze-arroan bizi den emakume andaluziar migratzaile baten istorioa erakusten da. Tragedia baten iragarpenak tristura eta etsipenezko zurrunbilo batera eramaten du, oroitzapenean babestera behartuz. Berea ez den lurralde batean galera bizitzeak zentraltasuna hartzen du eszenan, harik eta azkenean bere zoritxarrari aurre egiten dion arte, bere burua besteren lurrean ahaldundutako emakume oso eta buruaskitzat aldarrikatuz. Hori guztia testuinguru jakin batean: Euskal meatzaritza-industria.
Obra poetiko eta hunkigarria da, oraina eta iragana, oraina eta oroitzapena, hemengoaren eta hangoaren artekoa.

• ANTZEZLEAK: Ahotsa: Beñat Achiary. Dantza: Adriana Bilbao. Cante: Raúl Micó. Gitarra: Guillermo Guillén. Pianoa: Michel Queuille. Harrizulatzaileak: Luis Mariano, Casillas, Ander Eceiza, Koldo Plazas.
• ZUZENDARITZA: Beñat Achiary, Adriana Bilbao.
•KOREOGRAFIA:Adriana Bilbao.
• MUSIKA ZUZENDARITZA: Beñat Achiary.

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/24
19:00 - 20:15
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal