- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/buena-gente
- Buena gente
- 2016-02-16T20:30:00+01:00
- 2016-02-16T22:15:00+01:00
Buena gente
COLISEO Antzokia
2011. urtean Broadway-n estreinatutako Buena gente komedia dramatikoak arrakasta paregabea lortu du, ez bakarrik New York-en, bertan Tony, Drama Desk edo New York Drama Critics’ Circle bezalako sariak jaso baitzituen, baizik antzeztu den mundu osoko antzoki guztietan. Buena gente antzezlaneko protagonistek aurre egiten die egunerokotasunari eta hiritarren ametsak errealitate bilakatzearen alde borrokan ari dira, ez dute auzotik ihes egin nahi bizitza hobeagoa izateko. Ekoizpen maila handiko ikuskizun baten aurrean aurkitzen gara. David Serrano antzezlanaren zuzendariak honako hau dio: "Bere sinesgarritasuna medio, erreportaje bat bezala idatzia dagoen testu hau antzezteko, oso garrantzitsua zen, sinesgarritasun hori oholtza gainera fidagarritasun osoz eraman zezakeen antzezle zerrenda egokia izatea. Horregatik ezin dut eskerrak eman baino, eszenatokian ikusiko dituzuen antzezle talde bikainaren partaidetza izateagatik. Oso estimu handian dut bizitzatik hurbil dagoen antzerkia eta gaurko emanaldia bizitza hutsa baino ez da".
Carlos Lozano – Som Produce – Milonga Producciones - MADRID
Antzezleak: Verónica Forqué, Juan Fernández, Pilar Castro, Susi Sánchez , Diego Paris
Jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Felipe Ramos
Eszenografia: Ricardo Martín
Zuzendaritza: David Serrano
Iraupena: 100 min.
Prezioa:15 €