- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/bo-jauna
- Bo Jauna
- 2024-01-20T17:00:00+01:00
- 2024-01-20T18:00:00+01:00
Bo Jauna
COLISEO ANTZOKIA
MARIE DE JONG TEATROA
Hiru zerbitzariak ohituta daude Bo jaunak dioen guztia betetzera. Nagusia txikia zenean, zerbitzariek “Ez!” esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da, mendekotasunekoa, baina halako batean aukera berri bat sortzen da “Ez!” esateko.
Egilea - Zuzendaritza: Jokin Oregi.
Antzezleak: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza.
Familiarra – 3 urtetik aurrera l euskaraz 50 min.
Sarrera: 5 € - *Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.