Eibarko Udala
2026/10/24 17:00
ANTZERKIA

Bidutzi

COLISEO ANTZOKIA

Inauteri gauean munstroek eta gizakiek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Hain pozik dabil Bidutzi anabasan eta hain da tentagarria ez sartzeko esaten duen kartel hori... “Ez sartu, batez ere bidutzi, munstro, kokomarro ala mamua bazara.
Ez sartu!” Noski, kaiola barruan sartuko da. Harrapatuta geratuko da, beldurrak
jota. Eskerrak Godofredok dena ikusi duen. Edo Ainara da, Godofredoz mozorrotuta, dena ikusi duena? Horrek ez du axola, ez hemen behintzat, ez orain behintzat. Orain eta hemen kaiolatik irten beharra dago ehiztaria eta laguntzailea bueltatu baino lehen. Gizaki eta munstroek, munstro eta mozorroek elkarri lagunduko diote pasarte batetik bestera igarotzen eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.

53'  Haurrentzat           Euskaraz          Sarrerak