- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/avatares-de-un-festival
- Avatares de un festival
- 2021-02-09T19:00:00+01:00
- 2021-02-09T20:30:00+01:00
Avatares de un festival
COLISEO ANTZOKIA
Eibarko 44. Antzerki Jardunaldien aurkezpenean, antzerkiaren munduko pertsona ospetsu batzuk bilduko ditugu, jardunaldiei buruz hitz egiteko. Harritzeko modukoa izan daiteke, baina ziurgabetasun-garai hauetan etorkizunerako orientabideak eman diezazkiguke Jardunaldietako lagun batzuek azaltzeak nola ikusi gaituzten, nola ikusten gaituzten, zer-nolakoa izan zen Jardunaldiekin izan zuten lehen kontaktua eta gaur egun zer harreman duten.
Horrela, David Barbero, Roberto Herrero eta Pedro Barea kazetari eta antzerki-kritikariek, Ane Gabarain aktoreak eta Fernando Bernúes zuzendariak beren harremana eta esperientziak kontatuko dizkigute, Juan Ortega jardunaldien sortzaileetako batekin batera.
Erika Rodriguez Horrillo Narruzko Zezen taldeko kideak aurkeztuko du.
*SARRERAK GONBIDAPENAREKIN