Arima

AMAIA ELIZARAN

ARIMA, funtsean, dantza garaikideko bakartsaio bat da, Liam Ó’Maonlaík asmatutako soinu-errepertorioarekin batera. Musika tresnen erabilerak (pianoa, harpa zelta, bodhrana eta musikariaren ahotsa, besteak beste) giro paregabea sortuko du.

ARIMAn, Amaia Elizaranek bidaia bat egin du Liam Ó’Maonlairekin, azalekotik funtsezkora. Ibilbide horretan, edertasunak, apaltasunak eta xehetasun txikiek lehentasuna dute materialek baino.

Arnasketa da bide hori osatzeko tresna. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehenengo gauza da, eta hil aurreko azkena. Bizirik mantentzen gaituena.

-Egilea: Amaia Elizaran

-Zuzendaria: Amaia Elizaran

-Dantzariak: Amaia Elizaran – Liam O’Maonlaí

-Jantziak: Xabier Mujika

-Eszenografia: Maria Laspiur.

 

Ikusle guztientzat - 50’

Sarrera: 10€ l 7€ COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/04/09
20:00 - 21:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal