- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/argazkilaritza-maiatzean
- Argazkilaritza maiatzean
- 2025-05-09T18:30:00+02:00
- 2025-05-25T20:30:00+02:00
Argazkilaritza maiatzean
Portalea
Argazkilaritza maiatzean ekimenaren edizio berriak hilabete batez irudiaren mundura hurbilduko gaitu.
Erakusketak:
Begirada bikoitza: hutsunearen arkitekturak, Jose Conceptes
Azgazki serie honetan Nueva Yorkeko hiri-arkitektura esploratzen dut, "Sagar Handi"-ko zalapartaren erdian dagoen isiltasun berezia eta izoztutako lasaitasuna nabarmenduz. Zuri-beltza erabiltzen dut mihise bezala distrazioak saihestu eta forma geometrikoetan eta argi-iluneko jokoetan zentratzeko.
La silla roja o The red chair, Gracia de la Hoz
Eserleku gorria argazki dibertimendu bat da, eserleku tolesgarri xumea protagonista bihurtzen duena,
hainbat eredu eta egoera aldrebes edo pintoreskoak eskaintzen dituena. Zergatik eserlekua? Eguneroko objektu/altzaria delako, garraiatzeko eta toki eta egoera askotarikoetara eramateko erraza; gainera, atsedena eta lasaitasuna eskaintzen ditu.
Zergatik gorria? Gorria delako paleta osoko koloreetatik indar gehiena duena eta beroena dena
7 x7, Juan Antonio Palacios
Naturako paisaia, ZB-ko paisaiak, Natura hilak, Flora eta Fauna, Argazki Sortzailea, Harria eta Bercianos dira erakusketa honetako gaiak.
7 gune 7 argazkirekin, etapa digitaleko nire hainbat lanen aukeraketa bat erakusteko asmoz.
Errealitate konbergenteak, Jose Ramón San José
Proiektu honen jatorria lausoa da denboran, eta urte hauetan egindako tailer askotan entzun nituen hainbat gauzek markatzen dute, bereziki Julián Ochoa handiarekin parte hartu nuenetan entzundakoek. Goian aipatutako esalditik abiatuta eta Diptikoa baliabide sortzaile gisa erabiliz, nolabaiteko dibertimendu estetiko bat onartu nion neure buruari, non irudiak erlazionatzen ditudan, itxuraz haien arteko loturarik gabe, baina nire irudimenak unibertso paralelo gisa ausaz sortu dituen mundu berrietan bat egiten dutenak.