Eibarko Udala
2022/03/19 00:00-00:00
XLV. ANTZERKI JARDUNALDIAK   Kalejira   Antzerkia

Aquiles

*

LA FAM TEATRE - Castellón

LA FAM Teatre konpainia villarrealarrak hiriko kaleak zeharkatuko ditu Aquilesekin, Tetis jainkosaren eta Peleo hilkorraren seme eta greziar mitologiako he�roi handienetako bat. Bost metrotik gorako altuera eta zortziehun kilogramoko pisua duen erraldoi artikulatu honek bi ibilbide egingo ditu Eibarren zehar. Lehenen�goa, 12:30ean, Urkizun hasi eta Untzaga plazan amaituko dena. Eta bigarrena, 20:00etan hasiko dena San Andres pasealekuan, José Zugastiren «Formen Dantza» eskul�turaren ondoan, eta Errebalen amaituko dena, Jorge Oteziaren «Txopitea ta Pakea» eskulturaren ondoan, ora�ingo honetan pirotekniarekin. LA FAM Teatre konpainia eskarmentu handiko aktore eta musikari talde batek osatzen du, kalea espazio ezkon�bentzional bihurtuko duten kode eta estetika eszeniko berriak lantzeko asmoarekin.

•ANTZEZLEAK: Santi Martinez, Victor Segarra, Juanan Lucena, Sergio Heredia.

•ZUZENDARITZA: Sergio Heredia.

12:30 - 13:30   URKIZU - UNTZAGA

20:00 - 21:00   EGO GAIN - ERREBAL