Eibarko Udala
2019/03/23 20:30-22:00
EIBARKO XLII. NAZIOARTEKO ANTZERKI JARDUNALDIAK   Antzerkia

Aquí en la tierra

HEZKUNTZA ESPARRUA

2009ko udazkenean sortzen dira Centro para el Desarrollo de las Artes Escénicas de la Universidad de León erakundea eta Teatro El Mayal – ULE konpainia, urte guzti hauetan prestakuntza egonkorra, tailerrak eta topaketa profesionalak antolatu izan dituztelarik. Beraien helburuak: betidanik konprometitua izan den antzerki unibertsitarioa indartzea, arte eszenikoak komunitate honengana hurbiltzea eta gizarteari konpromiso intelektual, sortzaile eta etikoa itzultzea. Eta diotenez oso oroitzapen onak dituzte Jardunaldien 35. edizioan izandako parte-hartzeaz.
Aquí en la tierra
antzezlana “beste mundu” bateko tragikomedia da. Distopia bat, non etorkizunik gabeko pertsonek instintu maltzurrenen agindupean jokatzen baitute. Ikuslea astiro-astiro aurkitzen doa zer ezkutatzen den tradizioak mantentzen dituztenen sentiberatasunaren azpian, zer dagoen basati onaren atzean edo zer gordetzen duen lehen garaietako arkadia zoriontsuak... Baina, nortzuk gara: ahaztuak edo ahazten dugunok?

 

Teatro El Mayal - ULE  Universidad de León.

ANTZEZLEAK: Manuel A. O., Daniel L. Ferrero, Andrea Soto, Belén de la Viuda, Alberto Vallejo, Lorena de Paz, Luis Martínez, Diana Greño, Teresa G. Álvarez.

OFF AHOTSAK: Itziar Quirós, Víctor M. Díez.

MUSIKA: Daniel Cascón.

JANTZIAK: Rakel Álvaro.

ARGIZTAPENA, DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Javier R. de la Varga.

 

Iraupena: 85 min.

Sarrera: 5 €