Eibarko Udala

2022/05/12 20:00-21:30

Euskaraz   Antzerkia

Altsasu

COLISEO ANTZOKIA

LA DRAMÁTICA ERRANTE

Egilea I Zuzendaritza: María Goiricelaya

Antzezleak: Egoitz Sánchez, Ane Pikaza, Nagore González, Aitor Borobia                                                                

Sarrera: 10 € /  7 € COLISEOAREN LAGUNA   

Euskaraz     80’          

“Altsasu” kasua oinarri hartuta, herri horretan 2016ko urriaren 15ean izandako gertaerei buruz sortutako fikzioa.

Kasu mediatikoaren hurbilpen zorrotza eta zintzoa den arren, fikziozko lan baten aurrean gaude eta, beraz, genero dramatikora egokitzeko lana egin behar izan da.

Ikuskizun hau “CICATRIZAR” izeneko proiektuaren barruan sortu da. Proiektu hori José Sanchís Sinisterra eta Carlos José Reyes dramaturgo eta zuzendariek zuzendutako sorkuntza dramatikoko nazioarteko proposamen bat da, eta Espainiako dramaturgia-laborategi garrantzitsuenetako bat den Nuevo Teatro Fronterizo-ren baitan garatu da, zeinaren helburua baita iragan garaikideari buruzko ezagutza eta hausnarketa sustatzea, oroimenaren erabilera publikoaren bidez.