- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/aire-zabaleko-xlvi-pintura-lehiaketa
- Aire zabaleko XLVI. pintura lehiaketa
- 2023-10-29T09:00:00+01:00
- 2023-10-29T14:30:00+01:00
2023/10/29 09:00-14:30
Lehiaketa Pintura
Aire zabaleko XLVI. pintura lehiaketa
*
Eibarko Udalak antolatzen du, Eibarko Arte Elkartearen laguntzarekin, eta nahi duten artista guztiek parte har dezakete, gai askearekin eta pintura-teknika guztiekin. Euskarriaren gehieneko neurria 1 x 1 metro izango da eta ezinbesteko baldintza da lana naturaletik hartuta egitea eta adierazitako denboran eta tokian (parte-hartzaileei planoa ematen zaie).
•Materialaren inskripzioa eta zigilatzea: 9:00 -11:00 Udaletxea (Unzaga Plaza, 1)
• Obren bilketa: 13:30
• Epaimahaiaren erabakia: 14:00
Ondoren sari-banaketa.